Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Narbonne

Frantziako hegoaldeko hiria, Audeko departamenduan. 42.657 biztanle. Ekonomia jarduera nagusia ardogintza da. Aipagarriak dira San Justo katedrala (XIII. m.) eta Saint-Paul-Serges eliza gotikoa (XII-XIII. m.).  v  Erromatarren garaian Galia Narbonensis-eko hiriburua izan zen (Narbo Martius). 413. urtean bisigodoek hartu eta 511tik aurrera haien erreinuaren hiriburu egin zuten. 719. urtean arabiarren mende egon zen, harik eta Pepin Laburrak 759an askatu zuen arte. XVI. mendearen hasieran Foix-eko kondeek, Narbonne-ko azken agintariek, Frantziako erreinuaren agintepean utzi zuten.