Namur
Belgikako hegoaldeko hiria eta izen bereko probintziako hiriburua, Sambre eta Mosa ibaiek bat egiten duten lekuan dagoena. 31.963 biztanle. Mekanika eta larru industriak, kimika eta ehungintza dira ekonomia jarduera nagusiak. XVIII. mendeko katedrala, Saint-Loup eliza barrokoa (1621-1645) eta XVIII. mendeko gotorlekua. Namur hiri gotortua izan da merobingiarren garaiaz geroztik, eta Mosako harana babestea zuen helburu. v Namurko konderria. Erdi Aroko konderria. Berenger kondea, Lotario I.aren suhia zena, izan zen lehen agintaria. 1421ean Namurko Joanek Burgundiako dukea zen Filipe Onari saldu zion konderria, eta handik aurrera Burgundiako lurralde izan zen.