Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nahiko 1

adlag. eta izlag. Aski. a) (Izen, adjetibo edo adizlagun bati dagokiola; delako izena edo adjetiboa artikulurik gabe). Etxe honetako seme-alabek badugu nahiko aberastasun. Orduko nahiko lo eginik nengoen. || (Izena edo adjetiboa artikuluaz). Eguraldia nahiko epela da. b) (Izan (da, du) aditzari dagokiola, artikuluaz). Asko eta nahikoa da salbatzeko fedea? Hori nahikoa ez balitz. c) (Aditz bati dagokiola, artikuluaz). Gainalde zurituak nahikoa erakutsi eta goraipatu ditugu. d) (Adjetibo gisa). Hori ez da arrazoi nahikoa gainerako bideak mozteko. || Nahikorik. adlag. Nahiko, aski. Bere ogibideaz bizitzeko nahikorik irabazi ezin duenari.