nahasi, nahas, nahasten
du ad. Gauza desberdinak, osotasun bat eratzen dutela, batu edo elkarrekin jarri. ik. nahastatu, baltsatu. Ura gatzarekin nahastean. Kartak nahasi. || Norbait beste norbaitekin (bereziki bietako bat edo biak, ezkonduak direnean) nahasi: haragizko harremanez lotu. || Gauza ilunen baterako elkartu (norbaitekin). Lapur haiekin nahasi zenez gero. || da-du ad. Nahaspilatu, era edo ordena galdu edo kendu, nahasmena sortu. Gauzak bereizten saiatu behar genuke, nahasten baino areago. || Gauza bat beste bat-tzat hartu edo harrarazi. Merkea zela uste nuen baina nahasia nengoen. Nahasia zabiltza: oker zabiltza. || Arimaren baretasuna edo argitasuna galdu edo kendu. Berri horrek nahasi bezala zion burua gobernadoreari. || (Jendartean, gizartean) nahasmendua sortu. ik. asaldatu. Bere soldaduak bidali zituen nahasi zitzaion herri batera. || Nahasian. adlag. Elkarrekin nahasirik, nahas-mahas. ik. nahaste. Irri eta negarra nahasian darion iturritxo gardena.
- nahasbide
- nahasdura
- nahasgabe
- nahasgarri
- nahasgarritasun
- nahasi, nahas, nahasten
- nahasialdi
- nahasi-mahasi
- nahaskeria
- nahasketa
- nahasle