Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nabarniz

Bizkaiko udalerria (Busturialdea). 1997ko datuen arabera, 236 biztanle, ia denak euskaldunak. 12,20 km2 eta 366 biztanle (nabarriztarrak). Auzo nagusiak: Ikazurieta-Intxaurraga, Lekerika, Merika, Nabarriz-Elexalde (herriburua) eta Uribarri-Zabaleta. Euskara, bizkaiera; euskaldunak % 98. Laborantza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak. Langile ugari ari da lanean Gernikako industrietan. Aipagarriak dira V. mendeko Santa Maria Gorostizakoa eliza (XIX. mendean eraberritua) eta San Kristobal, San Migel Goiaingerua eta Santiago ermitak.  v  Historia. Jose Migel Barandiaranek Goi Paleolitoko aztarnategi bat aurkitu zuen 1920an Nabarrizko Ondaron. Historiaurreko aztarna garrantzitsuak aztertu dira Nabarrizko lurretan: Gastiburuko santutegi karistiarra, Maruelezako kastroa edo gotorlekua Gastiburu mendiko gailurrean eta Illuntzarko gotorlekua. Nabarriz udalerria izan zen 1966. urtean Gernika-Lumoko hiriaren barnean geratu zen arte. 1987ko martxoaren 26an bereizi eta udalerri bihurtu zen berriro.