Muzorewa, Abel Tendekayi
Zimbabweko apezpiku metodista eta politikaria (Umtali, Hegoaldeko Rhodesia, 1925). 1971n Afrikar Batasuneko Biltzar Nazionala sortu zuen, biolentziarik gabeko metodoak bultzatu zituen higikunde nazionalista. Hasierako Hitzarmen bat lortu zuen Ian Douglas Smith-en gobernu zuriarekin. 1978an Gobernuko Biltzar Betearazlean sartu zen eta Smithek jasan zituen presioen ondoren Muzorewa Lehen Ministro jarri zen. Gobernu hori 1980an amaitu zen, Britainia Handiak kontrolatutako hauteskunde batzuetan, eta Zimbabwek burujabetasun politikoa lortu zuen. Muzorewa atxilotu egin zuten 1983-1984 bitartean jarduera iraultzaileetan parte hartzeagatik. 1990eko hamarraldian Edgar Tekere-kin batera alderdiko taldeko kontserbadoreko buruzagi izan zen. 1996ko hauteskundeetan hautagai aurkeztu zen, baina hauteskundeak bertan behera uztea erabaki zuen ondoren.
- muzindu, muzin(du), muzintzen
- muzinka
- muzinkeria
- muzintze
- Muzki
- Muzorewa, Abel Tendekayi
- muztio
- Myanmar
- Myerson, Golda
- Myerson, Roger Bruce
- Myrdal, Karl Gunnar