Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

muturluze

iz. Zool. Satorraren familiako ugaztuna, hura baino muturluzeagoa, isats luze ilegabea duena eta kolorez marroixka dena, 15 cm inguru luzea (Galemys pyrenaicus). Aurreko hanketako behatzen artean mintz mehe bat du. Mendiko erreka eta aintzira inguruetan ibiltzen da, Pirinioetan batez ere. Arrainak, intsektuak eta oskoldunak jaten ditu.