Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mustafa

Otomandarren lau sultanen izena.  v  Mustafa I.a. Otomandarren sultana (Konstantinopla, 1591 - Konstantinopla, 1638). 1617-1618 eta 1622-1623 urteetan izan zen aginpidean. Ahmet bere anaiaren lekua hartu zuen, baina 1618an agintaritzatik kendu zuten, gobernatzeko gai ez zela eta. 1622an berriro ere aginpideaz jabetu zen, baina 1923an utzi egin behar izan zuen atzera.  v  Mustafa II.a. Otomandarren sultana (Konstantinopla, 1664 - Konstantinopla, 1703). 1695etik 1703 arte izan zen agintari. Austriaren, Poloniaren, Errusiaren eta Veneziaren kontra borrokatu zen. Jenizaroak bere aurka matxinatu eta hil egin zuten.  v  Mustafa III.a. Otomandarren sultana (Konstantinopla, 1729 - Konstantinopla, 1773). 1757tik 1773 arte izan zuen aginpidea bere esku. Errusiaren kontrako gerra santua hasi zuen, baina ez zuen garaipena lortu. Moldavia, Valakia eta Krimea galdu zituen.  v  Mustafa IV.a. Otomandarren sultana (Konstantinopla, 1778 - Konstantinopla, 1808). 1807tik 1808 arte izan zen aginpidean, jenizaroek ezarrita. 1808an hil egin zuten.