Aiarako udalerriko herrigunea (Aiaraldea). 101 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XVIII. mendeko San Joan Bataiatzailearen eliza barrokoa, XIII. mendeko Murgako dorrea eta honi erantsitako XVI. mendeko jauregia.