Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

multzo

iz. Mota bereko gauzez, bizidunez nahiz bizigabeez, osaturiko bilketa; taldea.  v  Mat. Tasun jakin batzuk izan ditzaketen, eta beren artean edo beste multzo batzuetako elementuekin halako erlazioak izateko gai diren elementuen bilketa, kopuruz mugatua edo mugagabea izan daitekeena. Multzoen teoria.  v  A multzo bat definitzeko, beharrezkoa da a elementu bat multzo hartako elementua den (a Î A) ala ez (a ÏA) finkatuko duen lege bat izatea. A eta B bi multzo izanik, haien arteko batura, A È B, A-koak diren elementu guztiez eta B-koak diren elementu guztiez osatutako multzoa da. Bi multzo horien arteko ebakidura, A Ç B, aldi berean, A eta B multzokoak diren elementu guztiek osatzen duten multzoa da.  v  Multzo hutsa. Elementurik ez duen multzoa. Æ ikurraz adierazten da maizenik.