Muldoon, Sir Robert David
Zeelanda Berriko politikaria (Auckland, 1921 - 1992). Bigarren Mundu Gerran gudarostean sartu zen eta Ozeano Barean, Ekialde Hurbilean eta Italian aritu zen; bitarte horretan ekonomia eta kontularitza ikasketak egin zituen, eta gerra amaitu ondoren, 1946an, Ingalaterrara joan zen beka baten laguntzaz ikasketak sakontzera. Ondoren Zeelanda Berrira itzuli zen merkataritza etxe batean aritzeko. Politikan 1960an hasi zen, Tamakiko alderdi nazionalaren ordezkari gisa. 1972an epe labur batez Lehen Ministro izan zen, eta hurrengo urtean oposizioko buru. 1975ean kabineteko presidente izan zen W. Rouling laboristaren ordez. 1978an berriz ere berritu zuen kargu hori. Aldi horretan Finantza ministro izan zen. Agintaldia 1984ko hauteskundeetan amaitu zuen, alderdi laboristak galdu egin baitzituen hauteskunde haiek.