muki
iz. Giza sudurrari darion gai likatsua. || Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarritzat dituena. v Med. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarritzat dituena. || Zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizona jo dezakeena, eta mukieri zornatsuak ezaugarritzat dituena. Zaldi mukiduna. || v Biol. Gai isurkaria edo isurkari antzekoa, ornodunen muki-mintzak isurtzen duena. Likatsua eta gardena da. Ura, muzina, gatzak eta leukozitoak ditu osagai. Mukiaren eginkizun nagusia muki-mintza babestea da, eta bakterioak, partikula pozoitsuak eta kanpoko beste gai arriskutsuak harrapatzea, gorputz barnera sar ez daitezen. Ornogabe batzuek ornodunen mukiaren gisako gai bat isurtzen dute. v Muki-mintza. Ehun konjuntiboz eta epitelioz osatutako mintz mehe hezea, gorputzeko zenbait barrunbe irekiren barnealdean (arnas-bideetan eta digestio hodian, besteak beste) izaten dena. v Muki-guruina. Mukia isurtzen duen guruina, muki-mintzean izaten dena.