Muhammad Ia
Kordobako emirra 852tik 886ra (Kordoba, 823 - Kordoba, 886). ‘Abd al-rahman II.aren seme eta ondorengoa. Arazo asko izan zituen. Toledotarren kontra borrokatu behar izan zen, eta “Jornada del Guadacelete” izenekoan garaitu zituen (854). Horrez gainera, mozarabiarren, muladien eta kristauen kontrako borrokak izan zituen. Machrit (Madril) izeneko gotorlekua eraiki zuen, Manzanares ibaiaren ertzetan eta horrez gainera Kordobako mezkita handiagotzeko lanak bukatu zituen.