mugurdi
iz. Bot. Arrosaren familiako zuhaixka, laharraren antzekoa, lurrean arrastan edo zuhaixka modura hazten dena (Rubus idæus). Zurtoin arantzatsua, laharraren antzeko hostoa eta lore txiki zuriak izaten ditu. Mugurdiaren fruituak jateko onak dira, hostoak, berriz, egoskinak egiteko erabiltzen dira. Fruitua masustaren antzekoa izaten da; onena ordea gorri geratzen da heltzen denean; bala ere mugurdi mota bat edo beste fruitua masustari bezala moretzen zaiona.