Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moltke, Helmuth Karl Bernhard von

Prusiar militarra (Parchim, 1800 - Berlin, 1891). Gudarosteko estatu nagusiko buru izan zen 1858tik 1888ra. Militarren antolakuntzari buruzko teoria berritzaileak jarri zituen indarrean. Danimarkaren (1864), Austriaren (1886), eta Frantziaren (1870) kontra garaipena lortu zuen gudarosteko buru nagusia izan zen.