Gipuzkoar organista eta musikagilea (Tolosa, 1902 - Tolosa, 1979). Tolosako Santa Maria elizako organista izan zen, bestalde. Piano, organo eta abesbatzetarako obrak idatzi zituen nagusiki. Obra nagusiak: Erri meza, Miserere, Tu es sacerdos, Errotazaia eta Nere Maitena.