Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mokoker

iz. Zool. Paseriformeen ordenako frinjilidoen familiako txoria (Loxia curvirosytra). 17 cm inguru izaten da luze. Lumarik gehienak gorri ilunak ditu arrak, eta hegoetakoak eta isatsekoak beltzaranak. Mokoa sendo samarra du eta goiko atala eta behekoa gurutzatu egiten zaizkio mokoa ixtean; hortik datorkio izena. Europako eta Asiako erdialdeko eta iparraldeko pinudietan egiten du habia. Pinu hazia jaten du batez ere.