mixedema
iz. Med. Tiroide guruinaren endekatzea ezaugarritzat duen eritasuna. Eragin handiagoa du emakumeengan, berrogei eta hirurogei urte bitartean batez ere. Sintomak hauek dira: larruazala lehortu eta gogortu egiten da, ilea eta atzazalak lehortzen eta hauskor bihurtzen dira, hortzak erori egiten dira, mintzoa erlastu, hipotermia eta libidoa gutxitzen da, eta emakumeengan sarritan menopausia aurreratzen da; digestio arazoak ere izaten dira. Mixedema sendatzeko tiroidetik erauzitako gaiak ematen zaizkio gaixoari. Haurrengan, tiroide guruina behar bezala ez hazteak sortzen du mixedema.