miru
iz. Hegazti harraparia, hegoak eta isatsa luzeak dituena (Milvus milvus). v Miru gorria (Milvus milvus). 75 cm luzea eta kolorez marroi argia dena; isatsa sarde formakoa du eta hegoetako lumak gain-beltzak eta azpi-zuriak. Europako erdian eta hegoaldean, Asia Txikian eta Afrikako iparraldean bizi da. Ornodun txikiak eta intsektuak jaten ditu. v Miru beltza (Milvus migrans). Ipar-iparreko eskualdeetan ezik Europako eta Asiako eskualde guztietan eta Afrikan eta Australiako eskualde batzuetan bizi dena. Miru gorria baino ilunagoa da. Erreka inguruetan eta leku zingiratsuetan ibiltzen da; arrainak janez elikatzen baita, batez ere.