Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mireille

(Jaiotza izena, Mireille Hartuch). Frantses abeslaria (Paris, 1906 - Paris, 1996). Gaztetan, musika klasiko pianista izateko ametsa bazterrera utzita, antzerki lanean hasi zen. Antzerkian Jean Nohain ezagutu zuen, berak idatzitako kantuen hitzen idazlea izango zena. Elkarlan horretatik arrakasta handiko abestiak sortu ziren: "Couché dans le foin"; "Un petit chemin"; "Quand un vicomte"; "Une partie de bridge"; "Papa n'a pas voulu". Ahots ezti zoliaz kantatzen zuen, berak jotzen zuen pianoaz lagundurik beti. 1954an Petit Conservatoire de la Chanson sortu zuen, abeslari asko prestatu ziren lekua.