Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mintz

iz. Gorputz bat estaltzen duen geruza fina.  v  Anat. Organo, barrunbe, hodi… bat biltzen edo estaltzen duen edo bi barrunbe bereizten dituen ehunezko geruza mehea: kornea, endokardioa, tinpanoa…  v  Muki mintza. ik. muki.  v  Zelula mintza. Biol. Zelularen zitoplasma eta kanpoaldea bereizten dituen geruza, erdi-irazkorra, zelulak behar dituen gaiak kanpoaldetik sartzen eta behar ez dituenak barnealdetik ateratzen uzten duena.  v  Bot. Landarearen atalen bat estaltzen duen edo bi barrunbe bereizten dituen zelula geruza.  v  Zool. Hegazti igerilarien eta anfibioen oinetako behatz artea.  v  Fis. eta Kim. Xafla edo horma porotsua, bi isurkariren artean jarrita irazkiaren eginkizuna duena.  v  Teknol. Metalezko xafla mehe dardarkaria, mikrofonoetan soinu dardarak korronte bihurtzen dituena, eta telefonoetako entzungailuan alderantzizko eginkizuna duena.