Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Minerva

Mit. Erromako mitologian, jakituriaren eta artearen jainkosa. Etrurian gurtzen zen hasieran, baina I. mendean Erromara hedatu zen Minervaren gurtza. Bertan, Greziako Atenea jainkosarekin pareko izan zen, eta gerraren, hiritarren askatasunaren eta medikuntzaren jainkosa gisa gurtu zuten. Kapitolioko hirukotea osatzen zuen Junorekin eta Jupiterrekin batera.