Minaberry, Marie-Jeanne
(«Andereño», «Atalki»). Nafarroa Behereko idazlea (Banka, 1926). Herria, Gure Herria, Almanaka eta Pan-pin agerkarietan argitaratu ditu idazlan gehienak. Hasieran olerki batzuk eman zituen argitara, baina, batez ere, haurrentzako antzerki lanak idatzi ditu. Horietako batzuen izenburuak dira: Mokhor bat eta mokhor bi (1965), Begietakoa, Joanes Zirtzil, Manexen nahigabeak, Auzitegian, Marikitaren otoitza, Eri haundia, Abereen eguberri eta Eñaut eta sagutxo. 1983an, antzerki lan batzuk bildu, eta argitara eman zituen Haur antzerkia bilduman. Irratirako ere lan egin du, eta LP batzuk ere atera ditu. Euskaltzain urgazlea da. Haurrak eta antzerkigintza izan ditu langai eta, ildo horri eutsiz, Antzerkia ikastetxean lana argitaratu zuen 1993an. 1999. urtean Marie-Jeanne Minaberryren hainbat kantu eta olerki belaunaldi gazteenenengana ere heldu ziren Oskorri taldeak argitaratutako Marijan kanta zan diskoari esker. Diskoaz gain, horretan oinarrituako ikuskizuna eraman zuten herriz herri Oskorrik eta Kukubiltxo taldeak.
- min 2
- min 3
- min hori
- Mina Larrea, Javier
- mina, pertsonen kontrako
- Minaberry, Marie-Jeanne
- minagre
- minar
- Minas Gerais
- minatxa
- minbar