Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mimetismo

iz. Anat. Inguruan dituzten beste izaki batzuen kolorea edo itxura hartzeko animalia eta landare batzuek duten ahalmena, etsaien erasoetatik babesteko helburua izan ohi duena. Horrela, ortoptero batzuek adartxoen edo hosto lehorren itxura hartzen dute, kameleoiek gorputzaren kolorea aldatzen eta inguruan nagusi den kolorea hartzen du, eta intsektu batzuek harrapari jakin batek erasotzen ez duen animaliaren itxura hartzen dute; hori egiten dute liztor itxura hartzen duten lepidoptero, diptero eta koleopterok. Intsektu itxura hartzen duten landareak ere badira.