Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mikrokirurgia

iz. Med. Mikroskopioaren eta zehaztasun handiko tresnen laguntzaz egiten den kirurgia mota. 1920. urtean erabili zen lehen aldiz, belarriaren barnealdeko ebakuntzak egiteko. Mikrokirurgia ohiko kirurgia teknikez nekez egin daitezkeen ebakuntzak egiteko erabiltzen da, urologiako batzuk, begietakoak, burmuineko eta bizkarrezur muinetakoak besteak beste.