Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metrailadore

iz. Gerrako arma automatikoa. Jaurtigai txikiak erabiltzen ditu, 20 mm-tik beherakoak.  v  Lehenengo metrailadoreak eskuzkoak eta astunak ziren, eta kanoi bat baino gehiago zuten; halakoa zen, adibidez, Gatlin-ek Estatu Batuetan 1860an asmatu zuena, eta Amerikako Banakuntza Gerran (1861-1865) erabili zena. Denborarekin, ordea, arma hori hobetuz joan zen, eta 1881ean Hiram Maximek kanoi bakarreko metrailadore automatikoa asmatu zuen. Handik aurrera Europako gudaroste guztiek erabili zuten arma mota hori eta metrailadore mota asko agertu ziren. Geroztik, arma hori hobetuz joan da etengabe eta erabilera asko eman dizkiote gudarosteek, ia gerrako makina guztiek baitute metrailadorea (hegazkinek, tankeek, helikopteroek…).