Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mesozoikoa

Geol. Hirugarren geologia aroaz esaten da (duela 182–60 milioi urte). Hiru aldi nagusitan banatzen da mesozoikoa, zaharragotik berriagora: triasikoa; jurasikoa eta kretazikoa. Aro mesozoikoan aurrekoetan baino ugariago izan ziren izaki biziak. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak hedatu ziren; horregatik, narrastien aroa ere esaten zaio. Orobat, aro honetan agertu ziren lehenbiziko ugaztunak: trikodontoak (goi triasikoan); pantoterioak (goi eta erdi jurasikoan); simetrodontoak (goi jurasikoan); eta martsupialak eta intsektujale karendunak (kretazikoan). Hegazti batzuk ere orduan agertu ziren: arkeopterixa (goi jurasikoan); iktiosaurioa eta hesperonia (goi kretazikoan). Landareei dagokienez, palmondoak eta dikotiledoneoak agertu ziren kretazikoan. Orografiari dagokionez, ez zen aldaketa handirik izan Mesozoikoa ekialdeko hemisferioan. Europa eta Asiaren arteko guneetan, Alpeen lehenbiziko mendiak sortu ziren. Ameriketan eta Asian, Andeak eta Ozeano Barearen ondoko mendikateak sortu ziren.