Mendeleiev, Dmitri Ivanovitx
Errusiar kimikaria (Tobolsk, 1834 - San Petersburgo, 1907). Tenperatura kritikoa aurkitu, gas errealentzako estatu-ekuazioak proposatu eta disoluzioen ahalmenei buruzko teoria osatu zuen. Berak egin zuen gai kimikoen sailkapen periodikoa eta lege periodikoa ezarri zuen. Zenbait leku huts geratu ziren bere taulan, garai hartan ezezagunak ziren elementuek bete behar zituztenak, bere ustez.
- mendekotasun
- mendeku
- Mendel, Gregor Johann
- mendel
- mendelebio
- Mendeleiev, Dmitri Ivanovitx
- Mendelssohn Bartholdy, Felix
- Mendelssohn, Erich
- Mendelu
- mendemuga
- menderaezin