Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meat Loaf

(Jaiotza izena, Marvin Lee Aday). Estatubatuar antzezle eta abeslaria (Texas). 1966an Kaliforniara joan zen eta zenbait musika taldetan abestu zuen, The Rocky Horror Picture Show (1975, Jim Sherman) filmean parten hartzeaz gainera. Jim Sherman musikagilearekin batera, Bat Out Of Hell disko ospetsua kaleratu zuen. Diskoan musika klasikoan inspiratutako musika jasoa heavy metal-eko elementuekin nahasi zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta 400 astez egon zen disko salduenen zerrendan. Hurrengo diskoak, Dead Ringer (1981), aurrekoaren ezaugarri berak zituen, eta Meat Loaf-en rock gotiko sintetikoak onarpen zabala zuela frogatu zuen. Geroago, ahotsarekin arazoak zituela eta, zineman lan egiten hasi zen. Nolanahi dela ere, 1993an, Back Into Hell diskoa kaleratu zuen, bere lehen Bat Out Of Hell haren jarraipen gisa edo, eta izugarrizko arrakasta izan zuen harekin ere.