Mauer
Alemaniako herria (Baden-Württemberg), Heidelberg hiritik oso hurbil. (2.400 biztanle. 1907an gizaki baten baraila fosildua (Mauer-eko edo Heidelberg-eko baraila deitua) aurkitu zen hiri horretan, gizona orain dela 400.000 urte inguru Europan bizi zela frogatzen duena. Europan aurkitu den giza fosil zaharrena da. Mauer-eko gizonari Homo heidelbergensis izena jarri zitzaion hasieran, baina adituen ustez, Europako Homo erectusaren motakoa da.