Mastroianni, Marcelo
Italiako zinema antzezlea (Fontana Liri, 1924 - Paris, 1996). Viscontik begiz jo eta paper txikiak utzi eta Shakespeare, Alfieri eta T. Williams-en lanak antzezteko aukeratu zuen. Berehala hasi zen zineman, pertsonaia xume eta sotil samarrak interpretatuz negar errazeko melodrametan. Betiere Viscontiren eskutik, arrakasta handia lortu zuen Txekhov, Goldoni eta A. Miller-en piezak antzeztuz. Estilo lasai eta librekoa, klasikotasun faltsutik urrun, oso ezagun egin zen Sofia Lorenen kide izan zen filmei esker. Bere dohainak landuz, komedietatik drametara egin zuen bide, eta Fellini-ren La dolce vita (1960) filmak ekarri zion nazioarteko miresmena. Ia genero guztiak landu ditu, eta N. Mikhailov-en Begi beltzak (1987, Oci ciornie) izeneko filmean egin zuen lanagatik Cannes-eko antzezpen saria jaso zuen. Hil zen arte jarraitu zuen lanean. Bizitzako azkenaldian egin zituen filmen artean, hauek dira aipagarrienak: Haur lapurra (1991), Sostiene Pereira (1995), Hiru bizitza eta heriotza bakarra (1996), Bidaia munduaren amaierara (1997).