Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

marrazki

iz. Gauza edo gauzaki baten irudikatzea, gainalde lau batean egiten dena; marren bidez irudikatzeko antzea edo ertia.  v  Marrazki biziak. Kontakizun bat hurrenez hurren irudikatzen duen marrazki saila. E. Cohl-en irudiz-irudikako segidaren efektuan dute horiek oinarria, baina gaur duten zabalkuntza Walt Disney-rekin hartu dute, 1932tik aurrera, batez ere. Euskal Herrian eginiko lehen marrazki bizizko film komertziala Kalabaza Tripontzia (1982) da, Juanba Berasategik zuzendua.