Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marrakex

Marokoko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Atlas Garaiaren mendipean. 439.000 biztanle. Ehungintza; turismoak gero eta garrantzia handiagoa du Marrakexen. Almorabiarrek sortu zuten 1062. urtean; 1912an frantsesek hartu zuten. Lorategi eta monumentu bikainak daude, Kutubija mezkita eta sultanaren jauregia, besteak beste.