Margulis, Lynn
Amerikar biologoa (Chicago, 1938). Doktoregoa eskuratu zuen, genetikaren alorrean, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, 1965. urtean. Hurrengo urteaz gero Bostongo Unibertsitatean lan egin du, biologia irakasle gisa. Beste hainbat erakunde eta unibertsitatetako kidea ere izan da, eta hainbat titulu izan ditu bere esku: besteak beste, Sherman Fairchildeko ohorezko kidea izan da (1976-1977); NASAren programa batean parte hartu du (1982), Ozeanografia Institutuko irakasle gonbidatu gisa aritu da (1980), etab. Bere ikerketen arabera, organismo zelulabakarretatik, adibidez bakterioetatik, sortua da maila garaiagoko organismoen barne egitura zelula aniztuna.