mandril
iz. Zool. Zerkopitezideoen familiako tximinoa, 60 cm inguru garaia eta oso isats-laburra (Mandrillus sphinx). Bizkarreko ilea oliba kolorekoa du, bular-sabeletakoa hori zurixka eta laranja kolorekoa kokotsekoa. Eskuak eta belarriak beltzak izaten ditu, sudurra eta inguruak gorriak eta masailak urdin argiak. Oso hortz sendoak ditu. Afrika mendebalean, Senegal eta Gambiatik Kongo ibaia bitarteko eskualdeetan bizi da. Taldean ibiltzen da.