mandarin
iz. Txinako inperioko goi-karguduna. || Txinatar hizkuntzaren dialektoa. v Hizkl. Txinatar hizkuntzaren dialektorik zabalduena (biztanleen % 70en ama hizkuntza). Lau sailetan banatzen da: iparraldeko mandarina (Pekinen eta Txinaren iparraldean eta Mantxurian edo ipar-ekialdeko lurraldeetan hitz egiten dena); ipar mendebaleko mandarina, hego mendebalekoa, eta hegoaldekoa edo behe Yangtze-koa. Iparraldekoa da mandarin batutzat hartzen dena; huraxe da Taiwango hizkuntza ofiziala. Mandarinez lau doinu erabiltzen dira, fonema balioa dutenak.