Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Managua

Nikaraguako hiria, Nikaraguako eta bere izena daraman departamenduko hiriburua; 682.100 biztanle. Nikaraguako mendebalean dago, Managua aintziraren hegoaldean. Izen bereko aintziratik Tiscapa mendixkaraino hedatzen da. Managuan XX. mendean hondamen ugari izan da: bi lurrikara handi, 1931n bata eta 1972an bestea, sute handi bat 1936an eta gerra 1979an. Managuako eraikuntzen artean aipatzekoak dira katedrala, Kapitolioa eta Nazio Jauregia. Managua hirian daude Erdialdeko Amerikako Unibertsitate Katolikoa eta Unibertsitate Nazionaleko zenbait fakultate ere. 1858an Nikaraguako hiriburu egin zuten.