Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

malakita

iz. Miner. Kobre karbonato basikoa [Cu2(OH)2CO3]. Sistema monokliniko prismatikoan kristaltzen da. Pisu espezifikoa, 4; gogortasuna, 4. Kolore berde iluna du eta kristal distira. Kobre sulfuroen oxidazioz sortzen da, eta azurita, limonita, krisokola eta beste gai batzuekin elkarturik agertu ohi da. Malakita hobi asko aurkitu dira munduan zehar, Ural mendietan handienak. Oso aintzat hartua da bitxigintzan.