Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Makalu

(Nepalieraz Khumbakarna, “Sei hilabetez lotan dagoen erraldoia”). Nepaleko tontorra, Himalaiako mendikatean, Nepalen eta Tibeten arteko mugan. 8.515 m. Everest menditik 20 kilometrora dago, eta munduko bosgarren mendirik garaiena da. Frantses espedizio bat izan zen 1955ean gailurrera igo zen lehena.