Maizkurrena Moya, Marifeli
Bizkaitar idazlea, gazteleraz idazten duena (Londres, 1962). Euskal Herrian lan egin du beti. Prosa zein poesia landu ditu, eta sari ugari lortu ditu bere lanekin. Prosari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Alonso de Ercilla saria eskuratu zuen 1989an hurrengo urtean argitaratu zen Una temporada en el inviernorekin, eta 1999ko Planeta-Agostiniren literatura saria Adiós de doña Laurarekin. Poesiaren arloan, Los cantos del dios oscuro (1989) eta Tiempo (2000) liburuak argitaratu ditu. Azken horrek Antonio Machado poesia saria eskuratu zuen 1999an.
- maiusturu
- Maixa eta Ixiar
- Maiz Bergara, Antton
- maiz
- Maiziere, Lothar de
- Maizkurrena Moya, Marifeli
- maiztasun
- maizte
- maizter
- maiztergo
- maiztertza