Maharishi Mahesh, Yogui
Indiar yogia, gogoeta transzendentalaren higikundearen sortzailea (1911 - 2008). Fisikako ikasketak egin zituen Allahabad-eko Unibertsitatean, eta ondoren Guru Dev (1869-1953) maisu espiritualaren zuzendaritzapean lan egin zuen, zeinak Maharishik mendebaldetik 1958an eraman zuen gogoeta teknika berezi bat erakusten zuen. Teknika horrek, MT siglaz ezagutzen dena, mantra pertsonal baten errepikapena eskatzen du eta lantzen duenari kontzientzia egoera bikainak lortzeko aukera ematen dio. Maharashik zazpi kontzientzia maila deskribatzen zituen: goren mailakoa egoera argitua da. Bestalde, gogoeta transzendentala lantzen duena trebetasun ez normalak edo siddhis-ak egiteko gauza dela esan ohi da. Gogoeta transzendentalaren oinarrian dagoen filosofia vedanta da, nahiz eta Maharishik adierazten zuen teknika hori ideia hinduetatik kanpo ere erabil daitekeela. Gogoeta transzendentalaren eta horri lotuta dauden erakundeen asmoa da, Maharishi Corporate Development International eta Maharishi International University-arena, besteak beste, munduko txirotasuna murriztea, osasunaren alde lan egitea eta bakea lortzea. 1960ko hamarraldian, Maharashi ospetsu bihurtu zen The Beatles pop taldearekin izan zuen harramana zela-eta. 1992an Maharashiren ideiek indar handia hartu zuten Britainia Handian, Lege Naturalaren alderdiaren sorrerari esker.
- mahaiko
- mahairatu, mahaira(tu), mahairatzen
- mahairatze
- mahaitxo
- Maharastra
- Maharishi Mahesh, Yogui
- mahasgintza
- mahaska
- mahaskari
- mahaspasa
- mahasti