Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mahai

iz. Oin batek edo gehiagok eusten dion ohol lau batek osaturiko altzaria, jateko, idazteko eta abarretarako balio duena. ◊ Jateko mahaia. || Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. || Gau(-)mahai. Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak jartzen direna. || Mahai(-)zapi. Mahai oihala; mahaian erabiltzen den eskuzapia. || Mahai(-)inguru. Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa. || Mahai(-)futbol. Futbol zelai bat irudikatzen duen mahai batean egiten den futbolaren moduko jokoa.