Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lurrun

iz. Ohiko egoeran isurkaria den gai baten gasa; bereziki, gorputz heze edo isurkari bero batetik jalgitzen ikusten dena.  v  Lurrun asea. Bere isurkari fasearekin oreka dinamikoan dagoen lurruna.  v  Lurrun ase hezea. Bere isurkari fasearen tantak airean esegiak dituena.  v  Lurrun ase lehorra. Bere isurkari fasearen tantak airean esegiak ez dituena.  v  Lurrun presioa. Sistema itxi batean bere isurkariarekin orekan dagoen lurrun batek egiten duen presioa. Isurkaritik aldegiten duten molekulak eta bertara itzultzen direnak berdinak direnean gertatzen da. Honi isurkari eta lurrun baten arteko oreka egoera deritzo. Presio hori gaiaren eta bere tenperaturaren mende dago eta berotu ahala handitzen da. Lurrun presioa atmosferaren parekoa izatera iristen denean isurkariak irakin egiten du. Isurkari guztien eta solido batzuen balio ezaugarria da. Normalean merkurio milimetrotan (mm Hg) adierazten da. 760 mm Hg = 1 atmosfera.  v  Lurrun lehorra. Asetze puntuaren presioa baino presio apalagoa duen ur lurruna, eta isurkari tantak esegiak ez dituena.  v  Ur lurruna. 100 °C-tan eratzen den uraren forma alotropikoa, eta 540 kaloria/g-tako kondentsazio beroa duena. Erabilera asko du industrian eta kimikan: sintesi gasaren ekoizpena, naftaren cracking-a, burdinaren gainetik igaroarazi hidrogenoaren ekoizpena, elikagaien trataera, garbitasun eragile gisa, goma bulkanizazioa, bero eta elektrizitate iturri gisa, etab. Ur lurrun geotermikoa industriak eta etxeak berotzeko erabiltzen ari da gaur egun lurrun hori erraz lor daitekeen lekuetan. Eguzki energia bidez lortutako ur lurruna gero eta gehiago ari da erabiltzen industria prozesuetan.  v  Lurrun makina. Ur lurrunaren indarrez dabilen makina. Garai batean oso erabiliak izan ziren trenetan eta industrian, baina gaur egun instalazio txikietan bakarrik erabiltzen dira, bero guztia berriro erabili nahi denean.