Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

luperkalia

iz. Pan jainkoaren ohoretan Erroman ospatzen ziren urte amaierako eta urte berriko jaiak (otsailaren 15a). Ospakizun hauetan zakur bat eta ahuntz batzuk sakrifikatzen zituzten; animalia horien larruaz jantzirik, gurtza horretako apaizek Palatino muinoa zeharkatzen zuten lasterka, bidean topatzen zituzten emakumeak zigorkatuz. Garbitzapen eta ugalkortasun errituak ziren. Jelasio Ia. Aita Santuak behin betiko debekatu zituen.