Luis Ia Portugalgoa
Portugaleko erregea 1861-1869 urteetan (Lisboa, 1838 - Cascais, 1889). Petri V.a anaiaren ondorengoa izan zen eta konstituzio monarkia baten arabera gobernatu zuen. Kolonietako esklabotasuna galarazi zuen 1868an. Errepublikaren aldeko giroa guztiz zabaldu zen Portugalen Luis I.aren garaian. Shakespeareren eta beste idazle batzuen obrak portugesera itzuli zituen.