Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luhuso

Lapurdiko hego-ekialdeko udalerria, Ezpeletako kantonamenduan. Mugak: ipar eta ekialdean, Makea; hegoaldean Bidarrai (Lapurdi), eta mendebalean Itsasu. Garaiera, 316 m. 7,38 km2. 1999ko datuen arabera, 583 biztanle (luhusoarrak). Louhossoa du izen ofiziala. Udalerriaren hegoaldetik Aran ibaia igarotzen da. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 99. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (barazkiak, bazkarako landareak) eta abeltzaintza (ardi azienda) dira.  v  Historia. Lekorneko eta Makeako herritarrek sortu zuten Luhusoko herria 1684. urtean.