Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lugano

(Al. Lauis). Suitzako hegoaldeko hiria, izen bereko aintziraren iparraldean, Tecino-ko kantonamenduan, Monte Salvatore eta Monte Brè mendien artean. 27.815 biztanle. Apezpikutegi katolikoa. Italiar izaerako ezaugarri ugari ditu hiri honek eta italiera da bertako mintzaira nagusia. Aipagarri dira, besteak beste, Laurendi santuaren katedral amaitugabea (XIII-XV. m.) eta Santa Maria degli Angioli eliza (XVI. m.).  v  Historia. VI. mendean aipatzen da lehen aldiz Luganoko hiria. Frantsesek hartu zuten 1499. urtean Milan aldeko beste zenbait hiri bezala. 1512tik aurrera Suitzaren esku geratu zen eta 1803-1881 bitartean Tesinoko kantonamenduko hiriburua izan zen.