Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lot

Frantziako hegoaldeko departamendua, Akitaniako arroan, Erdialdeko mendialdearen hegoaldean [46], Quercy-ko eskualdearen parterik handiena hartzen duena. 5.226 km2 eta 154.533 biztanle. Prefetura hiria, Cahors. Suprefetura hiriak: Figeac eta Gourdon. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, fruitu arbolak, artoa, bazkarako landareak), abeltzaintza (ardi eta behi azienda) eta baso ustiakuntza dira. Industria oso gutxi dago garatua (mekanika, zurgintza, ardogintza, ehungintza).