Lorre, Peteri
(Laszlo Löwnestein benetako izenez). Estatu Batuetako antzezlea, jatorriz hungariarra (Rosenberg, garai hartan Austria-Hungaria, 1904 - Los Angeles, 1964). Ezaguna da «gaizto» lasaiarena eta maltzurrarena egiten zuelako filmetan. Film askotan parte hartu zuen. Aipagarriak dira, besteak beste: M, Dusseldorf-eko banpiroa (1931), Maltako belatza(1941), Casablanca (1942), Artsenikoa errukiz(1944).