lokaldi
iz. Oiloa loka dagoen aldia. v Etxeko hegazti mota gehienek izaten dute lokaldia, baina arrautza ugari erruten dituzten hegaztiak oso gutxitan egoten dira loka, eta arrautza gutxi erruten dituztenak, berriz, sarritan. Lokaldian hegaztiei ahotsa aldatzen zaie, hegoak gorputzetik aldenduago izaten dituzte eta mokoka aritzen dira jaten ari ez direnean ere. Batzuetan arrautza errun eta oiloak edo hegaztiak lokaldia bete dezan komeni ez denean, artifizialki egiten da prozesua, bero artifizialaren bidez.